miércoles, 4 de noviembre de 2009
sábado, 31 de enero de 2009
Gizarte digitalean murgildurik
Denok dakigu bizi garen garaian,eta argi dago, era digitalean bizi garela, internet da gaur egun indar gehiena duena hainbat aspektu ezberdinetan. Eta nola ez, geroz eta indar gehiago ari da hartzen komunikazioen arloan. Modu honetan, hedabide tradizionalei lekua kenduz, eta poliki-poliki baztertuz.
Gaur egun kalean aurkitu ditzakegun egunkarien gehiengoak, beraien produktuak prentsa idatzian salduz gain, interneten web gunea ireki eta bertan ere publikatzen dute beraien egunkariak. Modu horretan, jendea erosoago irakur dezake egunkaria klik bat eginez, kalera irten beharrean hau erostera. Webgunea duten egunkariak esan berri dudan moduan hazten doaz, adibidez, Berria, El Correo, Deia, El País, Gara…
Internetek hain beste garrantzi hartzeak, ere baditu bere alde txarrak, esan beharra baitago, mundu digital honekin batera, egunkari txiki asko itxi behar izan direla. Modu honetan langile asko lan gabe gelditu dira.
Aitortu beharra daukat, niri zaila egiten zaidala ordenagailu batetik egunkaria irakurtzea. Agian ohitura falta izango da, baina ez dut hain gustura irakurtzen, paperean irakurtzen dudan bezala. Baina argi dago, horrela jarraitzen baldi badu dena, ohitu beharko naizela.

Mozilla Firefox nabigatzailea
Firefox ezagutu nuenetik, hauxe erabiltzen dut. Honekin lan egitera bultzatu zidan lehengo gauza, software librea izatea izan zen. Gaur egun, software libreak asko ari dira bultzatzen, adibidez open office. Software hauek, gehienetan, ez dute instalaziorik behar, horregatik erabili ahal ditzakegu edozein lekutan internet sarean gaudelarik.
Mozilla firefox-a erabiltzen hasi nintzanean, berehala konturatu nintzen bere bizkortasunaz, beraz lanerako orduan oso abantaila handia da. Ez dugu ahaztu behar, euskaraz ere erabili ahal dugula, eta bertan euskalbar-a jarri. Honek euskarazko hiztegi ezberdinaz eta itzultzaile batez osatua dago.
Firefox-a denbora batez erabiltzen ibili ondoren, lagun bati esker, leihoaren itxura alda nezakeela jakin nuen, beraz nire firefox-ari itxura aldatzea erabaki nuen, eta nire gustura egokitu.
Nabigatzaile honek eskaintzen digun beste aukeratako bat, gogoko dituzun gauzak karpetetan gordetzea da, ahaztu gabe laster markak jartzeko aukera ere baduela. Horretaz gain, bertan erosoago nabigatzeko, fitxa edo betile zerbitzua dauka. Modu honetan, leiho bakar batean izan ditzakegu irekita hainbat web orrialde ezberdinak, leiho ugari eduki beharrean. Orain Microsoft Explorer-ak zerbitzu honetaz ere baliatzen da, baina orain dela denboraldi bat arte, ez zuen eskaintzen zerbitzu hau.
Esan beharra dago, badaudela beste nabigatzaile on batzuk eskura, adibidez flock. Hau, oso eragina da flickr-era argazkiak igotzeko.

jueves, 15 de enero de 2009
Zine Telebista
Maialen Aizpurua, Itsaso Cortés, Aritza Munarriz (eta Iñaki Errasti, Bahametan)
12:00:00 GTM+1 - 40.hamarkadako zinemaren historia.
12:25:04 GTM+1 - 40.hamarkadako zinema espainiarra.
12:48:52 GTM+1 - Filmea: "Ciudadano Kane"
14:51:17 GTM+1 - Robert Benchley-en filmea.
15:00:24 GTM+1 - John Ford zinemagileari buruzko programa.
16:07:39 GTM+1 - Jack Arnold zuzendariari buruzko programa.
16:37:44 GTM+1 - Latinoamerikar zinema. (Luis Buñuel-en lanaren inguruko programa)
17:38:13 GTM+1 - Espainiar Zinema
18:02:02 GTM+1 - Estatu Batuetako zinema 50.hamarkadan.
18:43:39 GTM+1 - Frantziar zinema 50.hamarkadan
18:58:33 GTM+1 - Italiar zinema 50.hamarkadan.
19:00:36 GTM+1 - Suediako zinema 50.hamarkadan.
19:04:07 GTM+1 - Errusiar zinema 50.hamarkadan.
18:08:43 GTM+1 - Mexikar zinema 50.hamarkadan.
20:59:30 GTM+1 - Agurra.
jueves, 11 de diciembre de 2008
miércoles, 19 de noviembre de 2008
miércoles, 29 de octubre de 2008
ARRATE IRRATIA
Sorrera
Arrate irratia 1959ko abenduaren 23an sortu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Garai txarrean sortu zen ordea, izan ere, lau urte barru gobernu Frankistak itxi egin zuen. Ez zen garai egokia euskaraz ezer egiteko, hala ere, hamalau urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu zen eta urte honetako uztailean Eusko Jaurlaritzak frekuentzia legeztatu zion.
Hedapena
Euskaraz emititzen den irratia da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko ekialdeko txoko gehienetan hedatua dago, baita Agurain eta Altsasuan ere bai. Beraz esan daiteke nahiko zabalduta dagoela Euskal Herritik zehar.
Frekuentzia
Arrate irratiaren frekuentzia 93,600 FM da, hala ere, badu beste bigarren frekuentzia bat; 89,7 FM hain zuzen ere.
Programazioa
Programazioari dagokioenez, esan daiteke helduentzako irrati bat dela eta beraz programzioa haiei bideratua. Bertako programzioa egunero berriekin hasten da eta musika irratsaio lasai batekin amaitzen da. Bitarte horretan hainbat saio desberdin eskaintzen dituzte, hala nola: meza santua, elkarrizketak, lehiaketak...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)