miércoles, 29 de octubre de 2008

ARRATE IRRATIA

Sorrera
Arrate irratia 1959ko abenduaren 23an sortu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Garai txarrean sortu zen ordea, izan ere, lau urte barru gobernu Frankistak itxi egin zuen. Ez zen garai egokia euskaraz ezer egiteko, hala ere, hamalau urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu zen eta urte honetako uztailean Eusko Jaurlaritzak frekuentzia legeztatu zion.
Hedapena
Euskaraz emititzen den irratia da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko ekialdeko txoko gehienetan hedatua dago, baita Agurain eta Altsasuan ere bai. Beraz esan daiteke nahiko zabalduta dagoela Euskal Herritik zehar.
Frekuentzia
Arrate irratiaren frekuentzia 93,600 FM da, hala ere, badu beste bigarren frekuentzia bat; 89,7 FM hain zuzen ere.
Programazioa
Programazioari dagokioenez, esan daiteke helduentzako irrati bat dela eta beraz programzioa haiei bideratua. Bertako programzioa egunero berriekin hasten da eta musika irratsaio lasai batekin amaitzen da. Bitarte horretan hainbat saio desberdin eskaintzen dituzte, hala nola: meza santua, elkarrizketak, lehiaketak...

Top 7

Hona emen nere TOP 7-a:

1.www.youtube.com: youtube bilatzaile ikaragarria da, bertan edozein gairi buruzko bideoak aurki ditzazkegu. Zinema, musika, telebista programak, iragarkiak eta baita beste mila gauza ere. Gainera bertan norberaren bideoak publikatzeko aukera ere badago. Eskuragarri dago baita ere euskaltube, euskarazko bertsioa www.euskaltube.com

2.www.skype.com: skypen bidez, munduko edozein tokitatik, edonorrekin hitzeiteko aukera dago, telefono baten antzera funtzionatzen du eta gehienetan atzerrian dagoen jendearekin harremanetan jartzeko erabiltzen da. Hitzegiteaz gain bideodeiak egiteko aukera ere badago.

3.www.google.com: munduko bilatzailerik ezagunenetarikoa dugu honako web-gune hau. Oso iformazio bilatzaile ona da baita erabilgarrienetariko bat ere. Idatzizko informazioa emateaz gain irudiak, mapak, albisteak...ere eskaintzen ditu.

4.www.zamzar.com: web-gune honen bitartez edozein artxibo formatuz aldatu dezakegu inolako arazorik gabe, honegatik ikus entzunezkoen munduan ezinbesteko web-gune bat dela uste dut.

5.www.xuxen.com: honako hau oso erabilgarria iruditzen zait, izan ere, euskarazko zuzentzaile bat da eta testu bat idatzi ondoren komenigarria izaten da ondoren xuxen zuzentzailea pasatzea, modu honetan ez dugu akatsik egingo.

6.www.eitb.com: eitb webgunea interesgarria iruditzen batez ere ikus entzunezko arloan gabiltzalako. Alde batetik euskarazko katerik garrantzitsuena dugu honako hau eta gainera etengabe doa berretzin, hau da, eguneratua dago; bideo, albiste, artikulu eta abarrekin.

7.www.wikipedia.com: azken honek modu aske batean informazioa argitaratzeko aukera ematen digu, beti ere esaten dena egia den bitartean noski. Entziplopedia bat da eta hainbat hizkuntzatan eta edozein gairen inguruko informazioa aurki dezakegu. Hala ere aipatu beharrekoa dela uste dut kasu batzuetan gerta daitekela informazioa faltsua izatea.