miércoles, 29 de octubre de 2008

ARRATE IRRATIA

Sorrera
Arrate irratia 1959ko abenduaren 23an sortu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Garai txarrean sortu zen ordea, izan ere, lau urte barru gobernu Frankistak itxi egin zuen. Ez zen garai egokia euskaraz ezer egiteko, hala ere, hamalau urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu zen eta urte honetako uztailean Eusko Jaurlaritzak frekuentzia legeztatu zion.
Hedapena
Euskaraz emititzen den irratia da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko ekialdeko txoko gehienetan hedatua dago, baita Agurain eta Altsasuan ere bai. Beraz esan daiteke nahiko zabalduta dagoela Euskal Herritik zehar.
Frekuentzia
Arrate irratiaren frekuentzia 93,600 FM da, hala ere, badu beste bigarren frekuentzia bat; 89,7 FM hain zuzen ere.
Programazioa
Programazioari dagokioenez, esan daiteke helduentzako irrati bat dela eta beraz programzioa haiei bideratua. Bertako programzioa egunero berriekin hasten da eta musika irratsaio lasai batekin amaitzen da. Bitarte horretan hainbat saio desberdin eskaintzen dituzte, hala nola: meza santua, elkarrizketak, lehiaketak...

No hay comentarios: