sábado, 31 de enero de 2009

Mozilla Firefox nabigatzailea

Firefox ezagutu nuenetik, hauxe erabiltzen dut. Honekin lan egitera bultzatu zidan lehengo gauza, software librea izatea izan zen. Gaur egun, software libreak asko ari dira bultzatzen, adibidez open office. Software hauek, gehienetan, ez dute instalaziorik behar, horregatik erabili ahal ditzakegu edozein lekutan internet sarean gaudelarik.

Mozilla firefox-a erabiltzen hasi nintzanean, berehala konturatu nintzen bere bizkortasunaz, beraz lanerako orduan oso abantaila handia da. Ez dugu ahaztu behar, euskaraz ere erabili ahal dugula, eta bertan euskalbar-a jarri. Honek euskarazko hiztegi ezberdinaz eta itzultzaile batez osatua dago.

Firefox-a denbora batez erabiltzen ibili ondoren, lagun bati esker, leihoaren itxura alda nezakeela jakin nuen, beraz nire firefox-ari itxura aldatzea erabaki nuen, eta nire gustura egokitu.

Nabigatzaile honek eskaintzen digun beste aukeratako bat, gogoko dituzun gauzak karpetetan gordetzea da, ahaztu gabe laster markak jartzeko aukera ere baduela. Horretaz gain, bertan erosoago nabigatzeko, fitxa edo betile zerbitzua dauka. Modu honetan, leiho bakar batean izan ditzakegu irekita hainbat web orrialde ezberdinak, leiho ugari eduki beharrean. Orain Microsoft Explorer-ak zerbitzu honetaz ere baliatzen da, baina orain dela denboraldi bat arte, ez zuen eskaintzen zerbitzu hau.

Esan beharra dago, badaudela beste nabigatzaile on batzuk eskura, adibidez flock. Hau, oso eragina da flickr-era argazkiak igotzeko.

No hay comentarios: